noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

WCTKO 2. PROBA HASTERA DOA AUSTRALIAKO BELL´S BEACH HONDARTZAN

17/03/2008
Australiako Victoria estatuan kokatzen den Bells Beach-eko olatu ospetsuan hasiko da bihar (haizea ondo portatuz gero) WCT 2008 zirkuituko 2. proba, Rip Curl Pro Bells Beach deiturikoa hain zuzen ere. WCTko probarik zaharrena da hau, 36 edizioekin, horregatik, oso preziatua da surflarien artean eta eszenatoki klasikoa. Txapelduna bakarrik jo ahal izango du ekitaldiari izena ematen dion kanpai ofiziala eta preziatua. Gaur, 2007ko Stephanie Gilmore txapledunak izan du kanpaia jotzeko ohorea, eta horrela eman zaio hasiera ekitaldiari. Australiarrak, Sofia Mulanovich, egungo liderra, eta Mick Fanning mundu txapeldunarekin batera eman dute gaurko prentsa aurrekoa. Aritz Aranburuk ez du proba honetan partehartuko, Gold Coast-eko txapelketan pairatutako lesioagatik, eta horregatik ez dugu ikurriña ikusiko ekitaldi honetan. Zarauztarra laster errekuperatzea espero dugu eta horrela WCTko hurrengo probatan ikusteko aukera izango dugu.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak