noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

AMAITU EGIN DA OXBOW PUNTA GALEA BIG CHALLENGE OSPATZEKO EPEA

02/04/2008
Datorren udazkenerarte ez dugu aukera berri bat izango olatu handiko Oxbow Punta Galea Big Challenge txapelketa aurrera eramateko. Atzo amaitu zen ezarritako itxarote epea eta denboraldi luze honetan ez dira behar diren baldintzak bete. Orain, udaberriarekin, gutxiagotu egiten dira baldintza hauek betetzeko aukerak eta gainera txapelketa sasoia hasten da. Aurtengoa inoiz baino luzeagoa, txapelketa anitz ospatuko direlarik. Beraz, datorren udazken eta negua izango dugu aukera berri bezala. Pazienteak izan beharko gara. Azken finean oso txapelketa berezia da hau eta bakarra gure kostaladean. Eskerrik asko benetan berriro ere euskal surfaren aldkeo apostua egin duzuenei; batez ere Oxbow, Euskaltel, eta Cool markari, babesle nagusiak. Berriro ere aparteko laguntza eskeini dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Getxoko Udalak, Getxoko Surf Taldeak, Bilbotex eta 3sesenta aldizkariak. Eskerrak ere, partehartzaileei, hedabideei eta dedialdi guztiak jarraitu dituen publikoari.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak