ARRAKASTA HANDIA IZAN DU ORIOKO HONDARTZAN EGINDAKO GARBIKETA LANA
Aurreratu bezala, denbora luze darama EHSFk Surfrider Fundazioarekin lan egiten. Azkenengo egitasmoa "Iniciativas Oceanicas" izenpean ezagutu da. Euskal Herriko surf taldeei zabaldu zen orain dela egun batzuk eta hauen erantzuna oso positiboa izan zen. Lan handia izan zuten eta badute talde hauek egitasmoa praktikara eramaten baina primeran egiten ari dira. Izan ere, Orio Surf Taldeko lagunek, garbiketa jardunaldia izan zuten jadanik pasadan asteburuan eta agian, eguraldi ederrak bulzatuta edota ingurugiroarekin daukaten konpromezuagatik, gauza da, pertsona piloa bildu zela Orion, hondartza garbitzeko asmoz. Orioko Surf Taldeak oso pozik dago eta baita guk ere, noski. Jarraitu beharreko eredua baitugu hau. Zorionak eta eskerrik asko egindako lanagatik!.
Bisita ezazu euskalsurfeko argazki bilduma, jaurdinaldia laburbiltzen duten argazkietaz gozatzeko. Guztiak, Orio Surf Taldeko lagunek bidalitakoak dira.