ARRAKASTA HANDIA ZIAN DUTE BERRIRO ERE EHSF KLINIK IKASTAROAK
Bi izan dira jadanik aurten aurrera eraman diren EHSF Klinik ikastaroak. Lehiaketara zuzendu nahi diren surflari gazteei zuzendutako ikastaro profesionalak dira hauek. Aspaldiko egitasmoa da hau, eta azkenean EHSFk posible izan du aurrera eramatea eta gainera arrakasta handiz. Bigarren ikastaro hau, aurreratu bezala, pasadan asteburuan ospatu zen. 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako 16 neska eta 16 mutilei izan zen zuzenduta.
3 egun luze eman zituzten prestakuntza fisiko, psikologikoa, teknikoa eta taktikoa ikasten, baita elikadurari buruzkoak jaso zituzten. EHSF teknikari eta hainbat aditu izan ziren irakasle. Lehiaketa zuzendutako plan estrategikoa eraman zen aurrera. Zarautz izan zen eszenatoki nagusia. Lehenengo neskak izan ziren prtagonistak eta gero beste 3 egunez, mutilen txanda heldu zen. Duda barik, biharko profesionalak ditugu hauek.
Bisita ezazu argazki bilduma...