noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

DV EHSF SUPERJUNIOR ZIRKUITUA HASTERA DOA

09/04/2008
Larunbatean, apirilak 12, DV EHSF Superjunior zirkuitua hasiko da Bakion. 3 probek osotuko dute Superjuniorreko bigarren edizio hau.
18 urtetik beherako surflariei zuzenduta dago, bai euskaldunak nola kanpotik etorritakoak daude gonbidatuak.
Zirkuitu irekia da, baldintza bakarra federatua egotea da.
Izena eman dezakezu jadanik; hurrengo mailak bereiztuko dira: gazteak, (17-18 urte), kadeteak (15-16 urte).
...........................................................................
Zirkuitu honetan partehartu nahi duten 12-14 urte bitarteko gazteek baimen berezia beharko dute, bai lurrealdeetako federazioak, bai Aldunadiak emanda. Partehartzekotan, ezarritako mailetan jokatuko lukete.

Superjunior maila gorenean partehartuko dutenak, zirkuituko 16 surflari onenak izango dira. Lehenengo 8rak, 2007ko rankineko lehenak izango dira. Beste 4, Sub-18ko finalistak eta gainontzeko 4rak, Sub-16koak. Partehartzaile guztiei zuzentzen da larunbateko deialdia. Anima zaitez eta izena eman ezazu ostirala baino lehen.

Seeding Superjunior 2008

1-Ander Mendiguren BKST
2-Manex Otegi ZSE
3-Alex Gironi BKST
4-Mario Azurza ZSE
5-Borja Agote GIST
6-Cosme Fernandez PTX
7-Juan Merodio CAN
8-Txaber Gaminde BKST
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak