EUSKAL KIROL SARIAK 2007
BESTE LORPEN BERRI BAT EUSKAL SURFARENTZAT
Bart, Euskadi Kirol Sariak banatu zituen Eusko Jaurlaritzak Gasteizen, urteko kirolari eta kirol erakunde apartenei zuzenduta.
Aurten, 9 izan dira sarituak eta hauen artean izen handiko bi surflari aurkitzen dira.
Lehena Aritz Aranburu izan zen. Ihaz WCT zirkuitu gorenean sartzeagatik jaso zuen Kirolean Euskaltasuna Zabaltzea saria. Pou anaiekin banatu zituen sari hau.
Bitartean, urteko kirolari onenaren saria jaso zuen gure bodyboarder bikainena nazioarte mailan, Eunate Aguirre sopeloztarra. Unai Basurkorekin banatu zuen saria.
Bera Bera Eskubaloi Taldea eta EHUko Kirol Zebitzua ere izan ziren sarituak, besteak beste.