HASIERA EMANGO DIOGU ASTEBURU HONETAN EUSKAL BODYBOARD ZIRKUITUARI
Dena dago prest El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituari hasiera emateko. Asteburu honetan ospatuko da lehenengo proba Sopelanako Atxabiribil hondartzan. Euskal Herriko bodyboard aditu onenak bilduko dira, baita Aritz Larrinaga sopeloztarra ere, egungo txapelduna.
Berritasunen artean azpimarratzekoa da, egungo mailei, alegia: open a, open, b, sub 16, sub 18 eta neskak, orain, DropKnee maila gehituko zaiela. LeioaWagen, EHSFren babesle berriaren laguntza aparta ere izango du zirkuituak.
2.000€ banatuko dira, hala nola materiala eta bidaiak.
Izena eman dezakezu jadanik EHSFko bulegoan. Zure zain izango gara bihar goizeko 9tik aurrera.
...............................................................................
Lehiakideentzako ohar garrantzitsua:
Etengabe izan da atzeratua El Diario Vasdco Euskal Surf Zirkuitua, olatu faltagatik. Data berria finkatu berri dugu txapelketari hasiera emateko. Datorren maiatzaren 2an hasiko da, berriro ere Barinatxeko hondartzan. Lehenengo bi jardunaldietan, alegia, maiatzak 2 eta 3, Open B maila ospatuko da eta azkenengo jardunaldian, maiatzak 4an, open a maila burutuo da.
Edozein kexka izatekotan, jara zaitez EHSFrekin harremanetan.