noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

HASIERA EMANGO DIOGU ASTEBURU HONETAN EUSKAL SURF ZIRKUITUARI

28/04/2008
BARINATXEN BILDUKO DIRA EUSKAL SURFLARI ONENAK
Etengabe izan da atzeratua El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuitua, olatu faltagatik. Data berria finkatu berri dugu txapelketari hasiera emateko. Datorren maiatzaren 1ean hasiko da, berriro ere Barinatxeko hondartzan. Lehenengo jardunaldian,Open B maila lehiakideak jokatuko dute; maiatzaren 2an berriz, open a mailakoek, alegia, zirkuituko 16 surflari onenak.
Superjunior DV EHSF eta El Diario Vasco Euskal Bodyboard zirkuituetako hasiera ederra ikusita, -agian sasoialdiko bikainenak-, asteburu honetan surflariek zorte berbera izatea espero dugu. Euskal kostaldeko surflari onenak joko dute Sopelanara, goizeko 8:30tik aurrera. Hauen buru egongo da egungo txapelduna, Axier Muniain zarauztarra.
Zirkuitu hau, El Diario Vasco, Leioa Wagen eta San Miguel babesleari esker burutzen da. Aldi berean, Eusko Jaurlaritza, Sopelanako Udala, Peñatxuri Surf Taldea, BSF, Surfer Rule, 3sesenta, naturalsurfing.com, El Correo, Punto Radio eta Surfider Foundation-en laguntzaz gozatzen du.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak