ATZERATU DA BIZKAIKO TXAPELKETA ETA ALDAKETAK IZANGO DITU GIPUZKOAKOA
Olatu eskasak aurreratzen direnez asteburu honetarako, Bizkaiko Surf Federazioak, asteburu honetarako aurreikusita zegoen txapelketa atzeratzea erabaki du eta datorren maiatzak 24 eta 25 erako utziko da. Era berean, izena emateko epea ere maiatzak 23rarte zabaltzen da.
Bestalde, Gizpukoako txapelketari dagokionez, bodyboard modalitateari dagokion proba atzeratzen da datorren maiatzak 17 eta 18ra. Zurriolako hondartzan ospatuko da. Edozein kezka izatekotan, jar zaitez federazio hauekin harremanetan: bsf@euskalsurf.com, gsf@euskalsurf.com.