noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO SURF ETA BODYBOARD TXAPELKETAK

07/05/2008
Urtero bezala, Bizkaia eta Gipuzkoako surf eta bodyboard txapelketak datoz. Urtero behin ospatzen den ekitaldi dibertigarria, hunkigarria eta partehartze handiko txapelketa dugu. Bizkaia eta Gipuzkoako surflari askok partehartzen dute, lurraldeko txapelduna izendatzearren.

Duda barik, sasoialdiko surf ekitaldirik luzeenetarikoa da. Maila eta modalitate asko barneratzen baitira. Hemetik aterako dira sasoialdi amaieran ospatuko den Euskadiko txapelketan partehartuko duten ordezkariak. Beharrezkoa baita, lehenago Bizkaia eta Gipuzkoako txapelketetan partehartzea.

Gogora ezazu, partehartu nahi izatekotan, ostirala baino lehen izena eman behar duzula, dagokizun federazioan. Bizkaia eta Gipuzkoako federazioak dira antolatzaile eta arduradunak.

Jakin ezazu, txapektea biak ez direla berdinak, modalitate eta maila ezberdinak izan ditzakete, partehartzaile eta lurralde bakoitzeko kirol arautegiaren arabera. Ezinbestekoa da, federatua egotea eta izenematea ordaintzea.

Kexkaren bat izatekotan, jo ezazu lurraldeetako federazioatera. Bitartean, euskalsurfeko dokumentazio atala bisita dezakezu. Han topatuko duzu txapelketa biei buruzko informazio zabala.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak