BIZKAIKO SURF BODY GAZTE TXAPELKETA JASOKO DU BAKIOK ASTEBURU HONETAN
Larunbatean, maiatzak 17, hilabete amaieran ospatuko den Bizkaiko txapelketaren proba bat ospatuko da Bakion, txikiei zuzenduritakoa hain zuzen ere. Lehiakide asko biltzen dira txapelketa honetan, beraz Bizkaiko Surf Federazioak bereiztu nahi izan ditu gazteen eta helduen mailak. Horrela ba, larunbatean, eguerdiko 12:30tik aurrera, hurrengo mailak ospatuko dira:
BENJAMINAK-SUB 10
ALEBINAK-SUB 12
INFANTILAK-SUB 14
KADETEAK-SUB 16
Partehartu nahi dutenek, izena eman dezakete ostirala baino lehen. Eguerdiko 14:30ak arte. Informazio zabalagoa nahi izatekotan: bsf@euskalsurf.com