OLATU TXIKIAK IZAN BAGENITUEN ERE, AURRERA JOAN ZEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA
Zarautzen ospatu zen surfari dagozkion modalitateak, Gipuzkoako Surf Federazioak aurreratu bezala. Donostiako Zurriolan berriz, bodyboard modalitateari dagozkionak.
Olatu txikiak izan genituen, metro erdi eskasekoak baina politak, behintzat goizean zehar. Nahasita agertu zen itsasoa arratsaldez baina eskerrak haizea ez zen protagonista izan.
Egun luzea izan zen, partehartzaile ugariekin eta atseden barik. Egun ederra izan genuenez jende ugari hurbildu zen ikuskizunaz gozatzera.
SURF EMAIZAK:
ESKOLARTEKO Sailkapenak:
12 Azpi:
1- Alex Iriondo ZSE
2- Fran Previtera ZSE
3- Julen Egiguren GIST
4- Santiago Baru GIST
14 Azpi:
1- Mikel Elizalde ZSE
2- Manex Bikuña GAZTETAPE
3- Roberto Letemendia ZSE
4- Ethan Egiguren GIST
14 Azpi Neskak
1- Ainara Aymat ZSE
2- Marina Lopez ZSE
3- Sandra Rodríguez ZSE
4- Candela Azurza ZSE
FEDERATUA Sailkapenak:
Longboard
1-Gabi Garcia GIST
2-Mikel Urigoitia ZSE
3-Haritz Urbieta GAZTETAPE
4-Luis Etxeberria OST
Zurriolan berriz...
Metro erdiko olatuekin ospatu zen txapelketan, itsasoak ez zuen aukera asko eman eta partehartzaileek ondo aukeratu behar izan zituzten olatuak. Goizaldean nahiz eta olatu txikiak izan, eskubi politak ikusi ziren. Txapelketa sub-18 kategoriako gazteek hasi zuten eta ondoren Openeko bodyboarderrak sartu ziren uretara. Hasieratik Ander Delpuerto gazteak erakutsi zituen maniobra ederrenak finalerako bidean. Hamabi terdietan atsedenaldi bat egin zen bazkaltzeko eta txapelketa ordubietarako utzi zen. Itxaso txikia zegoenez txapelketa berriz hasi baino lehen epaileek erabaki zuten “man to man” modalitatera aldatzea. Honek esan nahi zuen, Open aukeran, bi bodiboarder sartuko zirela txanda bakoitzean. Nahiz eta olatu kaxkarrak izan bodyboarderren estrategiak txalotu ziren zurriolako hondartzan. Jaime Izquierdo eta Joserra Martinez-ek gogor aritu ziren body openeko finalean eta azkenik estrategiari esker Jaime Izquierdok irabazi zuen finala.
Dropkneeko kategorian aipagarria izan zen Aritz Aizpuruak egindako txapelketa. Hasieratik baztertu zituen bere arerioak eta argi utzi zuen txapela merezi zuela.
Hona hemen txapelketako emaitzak:
Body Open:
1.Jaime Izquierdo
2.Joserra Martinez
3.Ander Delpuerto
4.Sergio Cortinat
Body Sub-18:
1.Unai Insausti
2.Juan Aygues
3.Borja Gainzarain
4.Jon Martinez
Dropknee:
1.Aritz Aizpurua
2.Jaime Izquierdo
3.Mikel Berges
4.Unai Fernandez