KANTABRIAKOAK IZAN DIRA NAGUSI DONOSTIAKO SUPERJUNIORREAN
Larunbatean hasi zen Superjunior DV zirkuituko bigarren proba, Donostiako Zurriola hondartzan. 16 urtetik beherakoak izan ziren lehendabiziko protagonistak. Egun eguzkitsua izan genuen benetan, surf maila handia eta itsas baldintza ederrak. Egun ezinhobea beraz!
16 urtetik beherakoen erdifinalak hunkigarriak izan ziren. Finalean, hiru euskaldun eta Kantabriatik etorritako beste bat. Azkenean Marcelino Botin izan genuen garaile. Hemetik aurrera kontutan hartzeko izena duda barik!. Bigarren postuan utzi zuen, ezberdintasun txiki batengatik, Alex Iriondo zarauztarra. Hirugarren izan genuen Imanol Yeregi eta laugarren Natxo Gonzalez.
Sorpesa gutxi berriz 18 urtetik beherakoetan. Lehen momentutik menperatu baizuen txapelketa Asier Makedak. Surf maila ederra erakutsi zuen oraingo honetan ere, eta erabat merezita izan zuen txapela. Bigarren, Mitxel Lopez zarauztarra izan genuen; hirugarren Gorka Biggi donostiarra eta laugarren Jon Mentxaka.
Eguerdi aldera, SUPERJUNIOR maila hasi zen, zirkuituari izena ematen dion maila gorena alegia. Honetan, zirkuituko onenak bakarrik partehartzen dute. Lehenengo sorpresa zirkuituko buruaren kanporaketa izan zen, Alex Gironi bizkaitarrarena alegia. Erdifinaletan, beste kanporaketa ez aurrikusita; Mario Azurzarena, interferentzia bat egiteagatik.
Iganderako utzi zen finala eta sopresa nagusiena. Itsasoa behera egin bazuen ere, ondo egin zieten aurre lehiakideek olatuei.
Berriro ere Asier Makeda zirudien bikainena, eta abantail handiarekin egin zuen salto finalera, beste surflari bikain batekin, Borja Agote donostiarra. Baina sekulako ezustea izan zuen publikoa. Hiru minutu besterik ez zirenean falta, 9,5 puntuko olatu ia perfektua harrapatu zuen Euskal Herrian aski ondo ezagutzen dugun Juan Merodio kantabriarrak, txapela bereganatuz. Guztien harridurarako, bigarren geratu zen Asier Makeda, hirugarren Borja Agote eta laugarren Mitxel Lopez. A ze final ederra!!
EMAITZAK
SUB 16
1º marcelino botin
2ºalex iriondo
3 imanol yeregi
4ºnatxo gonzalez
SUB 18
1ºasier makeda
2ºmitxel lopez
3ºgorka biggi
4ºjon mentxaka
SUPER JUNIOR
1ºjuan merodio
2ºasier makeda
3ºborja agote
4ºmitxel lopez
BISITA EZAZU EUSKALSURFEKO ARGAZKI BILDUMA. EKITALDIA LABURBILTZEN DUTEN 50 ARGAZKI DITUZU IKUSGAI!