noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

OLATU EDERRAK IZAN ZITUZTEN LAGAKO IKASTXIKI PROBAN

29/06/2008
Lagako hondartza ederrean ospatu zen pasadan asteburuan Ikastxiki surf zirkuituko bigarren proba. Ordu bietan bukatu zen larunbateko jardunaldia, sub 10 eta sub 12 mailetako gazteei zuzenduta. Azpimarratzekoa izan zen Alex Iriondo zarauztarraren papera azken maila honetan, maila altua erakutsi zuelarik, lehenengo postua bereganatuz. Sub 10ekoetan berriz, Koldo Guillen gaztetxoa izan zen aipagarriena, 9 urterekin, ekitaldiko gazteena izan baitzen. Bazkari ederra banatu zuten guztiek eta gero antolatzaileek sari banaketa harrigarria egin zieten: skate-longboardak, kamisetak, sudaderak,... Igandean, sub 14 eta kadeteen txanda heldu zen. Hauek ere Lagako baldintza zoragarrietaz gozatu zuten eta sari ugari ere jasotzeko aukera izan zuten.

Roberto Letamendia izan zen nagusi sub 14koetan, 7,5eko puntuaketa lortu eta gero. Bigarren geratu zen Imanol Yeregi. Bere atzetik, Mikel Elizalde, Eriz Erizmendi eta Markel Iribar.

Kadeteen mailan azpimarratzekoa izan zen berriro ere Batirtze Bilbao bakiotarraren papera, neska bakarra, bigarren tokian geratu zen, Axel Eizmediren atzetik. 3. Peio Etxebarrieta, 4. Javier Ríos eta 5. Markel Iribar.

Bazkari ederra banatu eta gero tag team dibertigarria burutu zen, Los Pekos TV izenpean ezagutzera emandako taldea irabazi zuen. Denek jaso zuten sari sorta ederra eta asteburua bikaina izan zen, besteak beste laguntzailei esker: Ibarrangeluko udala, Ogoñope Surf Taldea, Kaiku eta Lagako surflariak. Eskerrik asko eta hurrengorarte!
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak