SURF EGOKITUA
Hondarribiko Uhingain surf elkartea, Euskal Herriko surf talderik gazteenetariko bat da eta egitasmo handi eta berriak egiten jarraitzen ditu. Azkena, bihar aurkeztuko digute, Artalekuko polikiroldegian antolatutako prentsaurrekoan, eguerdiko ordu batetan. Larunbatean, surf egokitutako lehenengo ikastaroa burutuko du surf taldeko eskolako kideek, "Aurreratu" elkartea eta Iruñeko Kirol Patronatuaren laguntzaz. Nolabaiteko gaigabezia duten neska eta mutilei zuzenduko da larunbatean garatuko den ikastaroa. Artalekuko polikiroldegian izango da arratsaldeko 16:00tik, 18:00k arte.