noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

ZARAUTZKO SURF ELKARTEA ZIAN DA NAGUSI 2008 SURF TALDEEN ARTEKO TXAPELKETAN

26/06/2008
Euri zaparrada ederra izan bagenuen ere, guztiok jo genuen Zarautzko hondartzara pasadan asteburuan, urtero behin ospatzen dugun EHSFko surf elkarteen arteko txapelketa aurrera eramateko. Metro 0,5-1m-ko olatuak izan ziren, haize leuna eta giro ederra, beti bezala, partaideen artean. Han izan ziren, Zarauzko Surf Elkartea, Zumaiako Itzurun Surf Elkartea, Getariako Gaztetape Surf Elkartea, Donostiako Groseko Indarra Surf Taldea, Getxo Surf Taldea, Bakio Surf Taldea eta Zierbenako Erauntsi Surf Taldea.
Larunbaten, goizeko 9tan, harrera egin genien guztiei. 9:30tan taledeenarteko bilera egin zen eta 10etan dena zegoen prest txapelketa aurrera eramateko. Horrela, Surf Taldeka, azkenaurrekoei ekin genien. Taldekako azkenaurrekoen gogortasuna azpimarratzekoa izan zen: marea oso baxu zegoelako, korrikaldiak gogorrak izan ziren. 11:40tan Body Taldeka, azkenaurrekoak garatu ziren. 13:20etan Body 18 Azpi azkenaurrekoak, 14:00tan Surf 16 Azpi azkenaurrekoak, 14:40tan Surf 18 Azpi azkenaurrekoak ospatu ziren. Azpimarratzeko izan zen Markos Sansegundok bere txandan 9 eta 10 eko bi olatu lortu zituela.15:20etan Surf Neskak azkenaurrekoak, 16:00 Surf Senior azkenaurrekoak garatu ziren eta hemen deigarria izan zen Lander Arakistain getxotarraren 9.6 ko olatua.17:00etarako amaituta zegoen jardunaldia, baina ez eguna.
20:30-21:00 artean, elkartearteko afaria eta bideo emanaldia izan genuen. Iganderako utzi ziren finalak, hala nola longboard eta master mailak. Jardunaldia, ez zen 11k arte hasi. Olatu zoragarriak izan ziren, 1,5m-koak, eta eguraldia nahiko ona izan zen, ia euri barik. Longboardeko lehiakideekin hasi zen txapelketa, gero masterkoekin eta azkenik finalak. Body 18 Azpikoetan azpimarratzekoa izan zen Beñat Elosua donostiarraren ARS ikusgarria, 9.8 ko notarekin. Surf 16 Azpi, Surf 18 Azpi, Surf Neskak, Longboard, Senior, Master, Body Taldeka eta Surf Taldeka egin ziren.Taldekako lehien gogortasuna erabatekoa izan zen, itxaso handia zela eta taldekide guztiek olatuak garaiz hartzeko zailtasunak izan zituzten. Ondorioz, estrategia lanaren garrantziak ikusgarri eta interesgarria egin zituen taldekako azkenak. 18:00retan taldeearteko argazkiak eta sari banaketa egin zen.
Azkenean, nagusienak, lokalak izan ziren, Zarautzko surf elkarteko lagunak. Etxean jokatzea, bada abantail handia! Zorionak egindako lan ederragatik!
Sailkapen Nagusia:
Zarautz ZSE
Groseko GIST
Getxo GST
Zumaia ZISKE
Getaria GAZTETAPE
Bakio BST
Erauntsi ERAUNTSI

...............................................................................
AURTENGO SURF TALDEEN ARTEKO TXAPELKETA ZARAUTZEN OSPATUKO DA

Urteko ekitadirik hunkigarrienetako bat heltzear dago, aurtengo surf taldeen arteko lehiaketa. Honetan, Euskadiko surf taldeek haien artean lehaiatzen dute, taldeka. Baina txapelketa bat izateaz gain, batez ere, festa eguna izaten da. 200 bat surflari bitzen dira, egun bat konpartitzearren. Elkar ezagutzeko aukera ederra izaten da, baita bestelako ekintzak garatzeko ere. Aurtengo poster ofizialean, Getxo Surf Taldeko kideak ateratzen dira, ihazko edizioa irabazi baizuten. Baina Zarautzko Surf Elkarteko kideak izango dira aurtengo antolatzaileak. Jadanik haien zerrendak aurkeztu dezakete suf talde guztiek EHSFn, uztailak 5 eta 6an ospatuko baitugu jaiegun hau.
......................................................................................

SURF TALDEENTZAKO INFORMAZIOA

DATA: UZTAILAK 5-6
HONDARTZA: ZARAUTZ
ANTOLATZAILEAK: ZARAUZKO SURF ELKARTEA ETA EHSF
BABESLEAK: EL DIARIO VASCO & SAN MIGUEL
LAGUNTZAILEAK: ZARAUZKO UDALA, EUSKO JAURLARITZA, GIPUZKOAKO SURF FEDERAZIOA, NATURALSURFING.COM, PUNTO RADIO, 3SESENTA, CAMPUSDEPORTIVO, SURFERRULE, SURFRIDER FOUNDATION.

TALDE BAT SURF TALDE BAKOITZEKO
Surf bakoitzaren ordezkariak:

4 OPEN SURF
4 OPEN BODY
1 MASTER
1 SENIOR
1 SUB 18 SURF GUZTIRA : 15 surflari
1 SUB 18 BODY
1 SUB 16 SURF ( 15 – 16 urte )
1 NESKAK
1 LONGBOARD

GEHIENEZ, 15 SURFLARI TALDE BAKOITZEKO

15 urtetik beherakoek, haien lurralde-federazioaren baimena aurkeztu beharko dute (GSF/BSF).

PARTEHARTZEKO BALDINTZAK:

Lehiaketa formatua open mailan, bai surfean nola bodyboard-ean, taldeka izango da, TAG TEAM bitartez. Gainontzeko mailetan, banaka lehiatuko da.

Talderen batek, arazoak baditu talde osoa osotzeko, aukera izango du, surflari bat, maila bat baino gehiagotan kokatzeko, alegia, bere adinaren arabera dagokion maila, eta bestea, bai surf open nola body open edo longboarden izan daiteke.

Ezinbestekoa izango da lehiakide guztiak aurtengo EHSF lizentzia izatea.

EHSFren arautegia erabiliko da lehiaketan, Euskadi Interclubes lehiaketari dagokiona hain zuzen ere.

4,3,2 eta 1 izango dira erabiliko diren puntuaketak, lehenengo, 2., 3. eta 4. postuetarako, open mailan salbu. Honetan, bikoitza gehituko da.

Larunbatean, goizeko 9:00 tan aurkeztu beharko dira surf talde guztiak hondartzan.

Jarraian hiru alditan txapelduna den surf taldea, trofeoa bereganatuko du. Edizio bakoitzeko txapelduna, trofeo honen kopia txikia izango du.

SARIAK:
Lehenengoa, 1.000 €.
2. saria, 600 €
3. saria, 400 €

IZEN-EMATEA

Noizarte: Uztailak 3 baino lehen
Baldintzak: Talde bakoitza beteko duen lehiakideen zerrenda betetzea eta dagokion ordainketa burutzea.
Nola:
EHSFn. Fax-ez, posta elektronikoz edo posta arruntaz bidali behar dute taldeek bere zerrendak. Hauetan, surflari bakoitzaren izen eta bi abizenak, hala nola beteko duten maila/kategoria ageri behar da.
Zenbat:
100 € talde bakoitzeko
EHSF kontu korrontea: BBVA 0182 1290 34 0101503866

Edozein kexka izatekotan, jar zaitezte EHSFrekin harremanetan.

PROGRAMA

Larunbata, uztailak 5

9:00 SURF TALDEEN AURKEZPENA
9.15 LEHIAKETA HASIERA
13.15 FAMILIA ARGAZKIA
21.30 KIDEEN ARTEKO AFARIA

Igandea, uztailak 6

9.00 LEHIAKETA HASIERA

FINALAK

19.30 SARI BANAKETA
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak