noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

AUTOBUSA HAR EZAZU HONDARTZARA JOATEKO

24/07/2008
Maiatzan, Getariako Gaztetape surf taldeak, Gipuzkoako surflariek zeukaten arazo baten berri ematen zigun. Alegia, Euskotreneko autobusetan surf oholekin garraiatzeko debekua. Eskerrak, konponbide bat aurkitu zaiola arazo honi eta pasadan uztailak 8tik, posible dugu gure surf oholekin Euskotreneko autobusetan garraiatzea. Gipuzkoako Surf Federazioak honen berri eman zien Gipuzkoako surf taldeei, berria ezagutu bezain laster. Oinarrizko baldintza erraza betetzea eskatu du Euskotrenek: surflariak, gotik beherako posizioan hartu beharko du taula, beste bidaiariak ez molestatzearren. Orain, hondartzara autobusez joatea ez da arazo bat izango eta are eta gehiago gozatuko dugu gure kirolaz. Euskotrenek ezagutzera eman digunez, Bizkaian ere izango da baliagarria akordio berri hau. Gaztetapeko lagunek bezala, halako arazoak komunikatzera animatzen zaitugu. Guztion artean, konponbide bat lortzeko gaitasun handiagoa baitugu.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak