JATYR BERASALUZE IZAN DA EUSKALDUN BIKAINENA DONOSTIAKO VANS PRO JUNIORREAN
Asteazkenean hasi zen Donostian Vans Pro Junior txapelketa, izar bateko junior zirkuituko proba. Honetan bi dozena euskal surflarik partehartu zuten. Nahiz eta kanporaketa ugari pairatu, 4. errondara iritsi ziren 8 euskal surflariek: Roberto Letamendia, Asier Makeda, Igor Muniain, Ander Ugarte, Ander Mendiguren eta Mario Azurza. Hauek bat egin zuten erronda honetan, Etan Egiguren eta Borja Agote donostiarrekin.
Olatuak handiagotuz joan ziren, ia metro batekoak zirela Zurriolako hondartzan. Egun eguzkitsua eta giro ederra ere izaten ari zen.
Baina kanporaketa gehiago jasan genituen eta Marcos Sansegundo, Mario Azurza eta Asier Makeda primeran aritu baziren ere azken zortzirenetara ailegatuz, Jatyr Berasaluze genuen euskaldun bakarra azken laurdenetan eta final erdietan. Epaileek onartu ez zuten interferentzia batek, urrundu zuen sopeloztarra finalatik. Honetan, Frantziatik etorritako bi surflari, ingeles bat eta Reunion Irlako beste bat izan ziren. Azkenean, Marc Lacomare izan zen garaile, egungo rankineko 2. postua betetzen duelarik. 3. dugu Berasaluze, benetan emaitza ona. Horrela jarraituz gero, aukera handiak ditu Europako titulua lortzeko. 23. postura egin behar dugu salto, hurrengo euskalduna topatzeko, Marcos Sansegundo. Hau ere, apostu bikaina!