noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

EUSKAL SURF SELEKZIOA IZAN DA BERRIRO ERE ITSAS JOKU ATLANTIKOETAN TXAPELDUNA

27/07/2008
Ostegunean amaitu ziren Itsas Joku Atlantikoak, behintzat, euskal surf selekzioarentzat. Beti egin izan duenez, oraingoan ere, arrakasta handia izan du eta emaitza bikainak lortu dituzte, lehenengo postua bereganatu dutelarik. Azken eguneko lorpenak, open maila gorenetan, Alex Uranga, bodyboarder zumaitarra eta Txaber Trojaola, Bakioko surflariek lortu zuten. Ez ziren urrezko domina jaso zuten bakarrek; Borja Agote eta Garazi Sanchez gazteek ere gauza bera egin zuten aurreko eguneatn, hala nola Alfonso Fernandezek master mailan. Brontzezkoa lortu genuen ere, bodyboard modalitatean, Aritz Larrinagaren lorpenarekin. Mikel Urigoitia ere primeran aritu zen longboarden, non Txaberrek, bere bigarren domna lortzen zuen. Ostiralean, talde osoa ikusteko aukera izan genuen, Jokuei amaiera eman zion erakustaldian. Egia da, azken emaitzatan, nahiz eta euskal selekzioa surfean irabazi, kirol guztien batuketa egin ondoren, bigarren geratu zela Euskadi, Katalunia atzetik. Ezagutu itzazu ekitaldiko argazkiak gure argazki bilduman. Guztiak, Koldo Erauzkinek bidalita.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak