QUIKSILVER KING OF THE GROM ZIRKUITUA SOPELANAN IZANGO DU ETENA
Aurten ere, Kantauri itsasotik etena egitea erabaki dute Quiksilver King of the Groms zirkuituko antolatzaileek.
Galiziako Doñinos inguruko hondartzan ospatu zen pasadan asteburuan lehenengo proba eta laster, bigarrena iritsiko da Sopelanara, datorren uztailaren 12-13an. Partehartu nahi dutenek izena eman dezakete jadanik.
Kantabrian amaituko da gero zirkuitua , Somoko hondartzan, uztailaren 26-27an.
Finalistek partehartu ahal izango dute Capbretonen ospatuko den final europearrean eta hemetik ateratzen direnek, gero Hossegorren jazoko den mundu mailako txapelketan partehartuko dute, WCTkoekin batera! Irailak 19-28 bitartean izango da.
Sub 12 eta sub 16ko mailak barneratuko dira eta ezinbestekoa izango da lizentziaz gozatzea.
Informazio zabalagoa jasotzeko eta izena emateko: www.kotg.es