MIRKA SOLAR IZAN DA BERRIRO ERE LAGAKO PROTAGONISTA
Pasadan asteburuan ospatu zen Lagan, Billabong Neskak Soilik zirkuituko bigarren proba. Oraingoan ere, Mirka Solar izan dugu protagonista.
Estatu mailan dagoen neskei zuzendutako surf zirkuitu bakarra da hau. Open , 18 Azpi eta 16 Azpi-ko mailak barneratzen ditu.
Olatuak, metro laurdenekoak izan ziren, apurtuak eta itsasoa nahiko mugitua, iparraldeko haizearekin, galerna ere izan genuelarik. Ezinbestekoa eta eskertzekoa izan zen guztion laguntza, txapelketa aurrera eraman ahal izateko. Eguraldia kaskarra izan bazen ere, giroa jatorra eta alaia izan zen beti bezala. 3retan burutu zen sari banaketa. Edith Sansegundok 200 € eraman zituen eta Leticia Canalesek, Kanariar uharteetarako bidaia.
Open
1- Mirka Martin CAN
2- Ana Morau BIDASOA
3- Leticia Canales PTX
4- Idoia Meabe ZSE
18 Azpi
1- Maddi Lakunza ZSE
2- Edith Sansegundo ZSE
3- Janire Otxoa UHIN
4- Nagore Eizagirre ZSE
16 Azpi
1- Leticia Canales PTX
2- Ana Morau BIDASOA
3- Loiola Canales PTX