MUNDU RANKINEKO 3.POSTUAN DAGO EUNATE AGIRRE
Eunate Aguirre, euskal bodyboarder onena, Europako txapelduna eta nazioarte mailan dagoen bikainenetariko bat, 2. geratu da Brasilen amaitu berri den mundu txapelketan. Emaitza honek, mundu rankinean 2. kokatu du. Emaitza bikaina duda barik, gero eta gertuago baitago, mundu titulua lortzeko, 2008rako objetiboa. Gogor dago entrenaitzen eta lehiatzen, munduko onena izateko. Titulu hau lortzea espero dugu eta garaipena lortuko duelakoan gaude. Hurrengo deialdia, Sopelanan izango da, BBK Pro mundu proba garrantzitsuan. Abuztuak 20-24 artean izango da eta munduko onenen artean egongo dira gure euskal bodyboarder aipagarrienak.