noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

ASTEBURU HONETAN EL DIARIO VASCO EUSKAL SURF ZIRKUITUKO BIGARREN PROBA OSPATUKO DA DONOSTIAN

12/08/2008
TXABER TROJAOLA BAKIOTARRA DA EGUNGO RANKINEKO BURU

Ostiralean ospatuko ditugu E Diario Vasco Euskal Bodyboard zirkuituko finalak, aurreko asteburuan olatu faltagatik amaitu ezin genituenak. Jarraian, larunbatean, El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuituko bigarren porbari emango diogu hasiera. Goizeko 9etatik aurrera garatuko da proba.

Bai Euskal Herriko nola Espainiako surflari onenak espero ditugu. Momentuz, Txaber Trojaola rankineko buru dugularik. Izan ere, bakiotarra, maiatzan Sopelanan ospatutako lehenengo proba gainditu zuen.

Denbora luze espero behar izan genuen zirkuituari hasiera emateko baina azkenean arrakasta handiz ospatu zen eta ehun lehiakide jo zuten Sopelanara. Gauza bera espero dugu asteburu honetan Zurriolako hondartzan. Olatu handiak izaten ari gara aste honetan eta astebururako ere olatuak espero ditugu.

Aste gogorra izango da gure surflarientzat. Izan ere, maila handiko mundu txapelketak garatzen ari dira Europako kostaldeko hainbat puntutan. Donostiako probara ere joko dute, euskal rankinean ere, emaitza bikainak lortzearren. Azken finean, estatu mailan oso preziatua den zirkuitua dugu hau.
Igandean, open A mailari dagozkion mailak ospatuko dira. Rankineko 24 surflari onenak bakarrik partehartuko dute honetan.

Partehartzaileen maila gero eta atuagoa da, Europan ospatzen ari diren mundu txapelketetan ikusten ari garen bezala. Hauen artean, aipagarriak dira Marcos Sansegundo zarauztarra, rankinean Txaber Trojaolaren atzetik doana; Ander Ederra eta Jatyr Berasaluze. Baita, Asier Ibañez eta Mario Azurza ere, lehenengoa eta bigarrena open B mailan.

El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuitua 2008 EHSFk antolatzen du tokian tokiko surf taldeen laguntzaz: Getxo Surf Taldea, Groseko Indarra Surf Taldea, Zarauzko Surf Elkartea, Getariako Gaztetape Surf Taldea, eta Mundakako Surf Taldea. Horietaz gain, El Diario Vasco eta San Miguel-en dirulaguntza jasotzen du, hala nola LeioaWagen, El Correo, Surfer Rule, Punto Radio, Naturalsurfing.com, 3 sesenta, BSF, GSF eta de Sopelana, Donostia, Zarautz, Getaria eta Mundakako udalen laguntza aparta
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak