noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

DAVID PEREZ IZAN DA EL DIARIO VASCO EUSKAL BODYBOARD ZIRKUITUKO GARAILEA

16/08/2008
Ostiralean El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuitua osotzen duten 4 probetatik 2.a amaitzeko aukera izan genuen Zurriolako hondartzan. Aurreko asteburuan olatu faltagatik amaitu gabe geratu ziren txandak burutu ziren, alegia, hunkigarrienak: sub 16, sub 18, neskak eta dropknee mailetako finalak, hala nola Open b mailako erdifnalak eta finala eta Open A, maila gorena bere osotasunean. Oso maila handiko lehiakideak izan genituen. Baldintzak ez ziren onenak izan, izan ere, itsasoa mugitu samarra agertu zen eta zerua lainoz beteta, baina hobera egin zuen eta txapelketa amaitzeko aukera izan genuen. Estatuko lehiakide bikainenak izan genituen, hala nola zaletasun handia eta sorpresa ugari. Besteak beste, David Perezen garaipena maila gorenean. 3 urte eman ditu Sopelanakoa proba donostiarra irabazteko, beti ere, Aritz Larrinaga irabazle izan dugularik. Erabat poztu ziren jarraitzaileak Joserritaren garaipenarekin Open B mailan. Sorpesa txikiagoa izan zen Eunate Aguirreren garaipena baina duda barik aukera ederra Europako txapelduna lehian ikusteko. Ez ziren txapeldun bakarrak izan. Ezagutu itzazu emaitza guztiak eta egungo rankina euskalsurfen.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak