HODEI COLLAZO SOORUZ LACANAU PRO TXAPELKETAKO 2. ERRONDA GAINDITU DUEN EUSKALDUN BAKARRA DUGU
Atzo hasi zen Frantzia eta Europan dagoen surf txapelketarik garrantzitsunetariko bat, 6*etako Sooruz Lacanau Pro izeneko WQS mundu txapelketa. Rankineko onenak bakarrik parethartzen dute proba honetan. Horien artean ia dozena euskal surflari. Zoritxarrez, bat bakarrik gainditu zuen lehenengo erronda, Marcos Sansegundo zarauztarra. At geratu ziren: Lapurdiko Simon Marchand, Eneko eta Kepa Acero anaiak, Jatyr Berasaluze getxotarra, Txaber Trojaola bakiotarra, Norman Landa donostiarra eta Oier Illarramendi zarauztarra. Gaur ospatu da bigarren erronda eta honetan, Marcos kanporatu dute baina Hodei Collazo sarrera bikaina izan du bere estreinaldian eta aurrera egin du. Ziur asko bihar ospatuko dute 3. erronda eta honetan izango dugu bai Hodei nola Aritz Aranburu, WCTko kidea, zeinek txapelketetara bueltatzen da lesio bat pairatu ondoren.