HODEI COLLAZO ETA MARCOS SANSEGUNDO IZANGO DIRA BILLABONG PRO MUNDAKA 2008KO GONBIDATUAK
Billabongek gaur eman du ezagutzera. Hodei Collazo eta Marcos Sansegundo, biak Billabong taldekoak eta zarauztarrak, aurtengo Billabong Pro Mundaka surf ekitaldi garrantzitsuan partehartzera izango dira gonbidatuak. Irailak 29-urriak 12artean ospatuko da. Aurten berritasun ugari dakar. Sansegundo gaztearen lehenengo aldia izango da txapelketa honetan. Marcos, WQS mailako txapelketetan partehartzen ari da arrakasta handiz. Dakigun bezala, Mundakako proba WCT zirkuituko 9.ena dugu. Honetara joko dute berriro ere munduko 45 surflari onenak. Hauen artean, Aritz Aranburu. Dirudienez, errekuperatu egin da bere lesioaz eta aste honetan ikusiko dugu berriro ere lehian, gaur Lacanau-n hasi den WQS mailako txapelketan. Beraz, Mundakako proban 3 euskaldun izango dugun lehenengo aldia izango da.
Aurten ere, bertan behera geratuko da 2. erronda. Ezabatu egin dute, txapelketa arintzeko asmoz. Surflariek eta antolatzaileek hartutako erabakia dugu hau.
Azken berritasun bezala, esan behar da Mundakako olatuarekin batera, Sopelana izango dugula eszenatoki gisa. Hareazko hondoak eta olatuak forman daude profesional hauen presentzia jasotzeko.
Mark Occhilupo ospetsua izango da 3. gonbidatua. Mundu txapelduna izandakoa, gonbidatu bezala partehartzen ari da aurten Billabongek antolatzen dituen WCT mailako proba guztietan.