noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

SOPELANA BBK PRO AURKEZTU DA GAUR PRENTSAURRREKOAN

18/08/2008
EUROPAKO TXAPELDUNA DEN EUNATE AGUIRRE ETA ARITZ LARRINAGA IZAN DIRA EKITALDIKO KIROLARIAK

Gaur, goizeko 11:30etan, SOPELANA BBK PRO 2008 mundu mailako bodyboard txapelketa aurkezteko asmoz egin da prentsaaurrekoa.
Sopelanako Arriatera hondartzan garatuko da txapelketa abuztuak 20-24 artean. Aurtengo egutegian dagoen txapelketarik garrantzitsuenetarikoa da hau. Ihazko arrakasta ikusita, IBATOUR zirkuitu gorena osotzen duten 11 probetaik 6.ena Sopelanara ekartzea erabaki da. Berebiziko garrantzia izango du probak munduko bodyboard onenentzat. Izan ere, 30.000$ eko saria banatuko da eta ezinbestekoa izango da mundu mailako rankinean puntuak gehitzeko eta gora egiteko.
Izen handiko 150 lehiakide espero dira; asko, mundu txapeldunak izandakoak. Besteak beste, Mike Steward, Giherme Tamega, Ben Player, Pierre Loius Costes eta egungo rankineko buru den Uri Valadau bera izango ditugu Euskal Herrian.
Euskal bodyboarderrak ere ugari izango dira. Ospetsuenen artean: mundu txapelduna izandako David Pérez, Aritz Larrinaga, Antonio Ortiz, Beñat Elosua edota Eunate Aguirre izango ditugu, egungo mundu mailako rankinean 3. postua betetzen duena.
IBATOUR zirkuitua, Hawai, Brasil edota Txile bezalako paradisuak ditu eszenatokitzat. Sopelana ostean, Portugaleko Sintra herrian jarraituko du, gero Galiziara joateko, Isla Margaritara,... eta azkenean Kanariar Uharteetan ospatuko da azken proba.
Edizio berri honek gainera berritasun ugari dakartza; besteak beste, ekitaldi piloa barneratzen dituen programa.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak