IGOR MUNIAIN IZAN DA EL DIARIO VASCO EUSKAL SURF ZIRKUITUKO 2.PROBAKO GARAILEA
Bodyboard modalitateari dagozkion finalak ospatu ondoren eraman da aurrera asteburu honetan El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuituko bigarren proba.
Estatu osotik etorritako 80 bat lehiakide hartu dute parte. Maila handia erakutsi dute. Larunbatean, meto erdiko olatuen gain jokatu ziren lehenengo txandak. Itsagorak, eten luze bat egitera bultzatu zituen antolatzaileak. Eguna beraz 21:30rarte luzatu zen eta open b mailako finalak iganderako utzi ziren, goizeko 8retan garatu direlarik. Metro bateko olatuengain, eguraldi zoragarriarekin, eta jarraitzaile askoren aurrean, duda barik, gaurko portagonistetako bat Pablo Solar kantabriarra izan da. Open B mailan txapeldunordea izan da, trials-etik zetorrela. Gainera, erdifinaletara iritsi da maila gorenean. Primeran lehiatu du. Baina Jose Maria Cabrera kanariarra izan da open b mailan txapelduna. 3. geratu da Mario Azurza, beste protagonista handia gaur. Izan ere, txapeldunordea geratu da open a maila gorenean, final bi jokatu dituelarik. Ander Ugarte izan da open B mailan 4. Jatyr Berasaluze sopeloztarra, egungo junior rakinean dagoen euskal aparlari onena izan da 3. open A mailan eta Marcos Sansegundo, 4.ean. Rankina hunkigarria dago. Oso ezagunak badira ere, izen berriak betetzen dute egungo rankineko lehenengo postuak. Igor Muniain gaurko proba irabazi badu ere, Txaber Trojaola daukagu oraindik rankineko buru, baina ezberdintasun txikiagatik. Uda ostean iritsiko da 3. proba Orrura. Hantxe ezarriko dira 4.probako partehartzaileak, lehendabiziko aldiz Mundakan ospatuko dena.