JATYR BERASALUZE IZENDATU DUTE GAUR ISLAND STYLE PRO JUNIORREKO TXAPELDUNORDEA
Espero bezala, aurrera eraman ahal izan dute Peñatxuri Surf taldeko lagunek, urteko ekitaldirik garrantzitsuenetariko bat; alegia, Island Style Pro Juniorra. 2*etako Europa mailako junior zirkuituko proba. 11.500$eko saria banatu da eta honetan 30 euskal surflari eman dute izena. Guztira, 136 lehiakide izan dira. Metro erdiko olatuengain garatu ziren lehenengo errondak. Gora joan zen itsasoa eta metro batekoak izan dira gaur. Lehenengo txandetan 30 bat euskal surflari izan bagenituen gizonezkoetan, 14 bakarrik pasa ziren 3. eta 4. errondetara. Bi, azken larudenetara: Igor Muniain eta Jatyr Berasaluze. Azken honek, finalera ailegatu da baina ezin izan du Reunion Irlako Medi Veminardi surflaria gainditu. Berasaluze, 3. postutik 5.era jaitsi da, baina hala ere oso emaitza ona da eta faboritoen artean dago Europako titulua lortzeko. Zorte txarragoa izan dute neskak. 9 euskal surflari eman zuten izena eta 3 iritsi ziren atzo erdifinaletara: Leticia Canales, Garazi Sanchez eta Lore Eizaguirre. Baina frantzesak bakarrik izan ditugu finalean. Lore, egungo rankineko 11.lekua betetzen du eta gora egingo duelakoan gaude.