MARIO AZURZA ERDIFINALETARA IRITSI DA LACANAU-KO JUNIORREAN
Urtero bezala, junior zirkuituko txapelketa bat ematen dio hasiera Lacanau-ko WQS mailako txapelketa ospetsuari. Horrela, atzo amaitu zen, gizonezkoei dagokion izar bateko junior zirkuituko proba: Oakley Lacanau Pro Junior. Honetara jo zuten ia dozena euskal surflari baina Mario Azurza bakarrik iritsi da erdifinaletera, euskaldun onena izan delarik. Igor Muniain eta Marcos Sansegundo, zarauztarrak denak, azken zortzirenetan geratu dira. Olatu barik geratu dira gaur Frantzian ere, beraz, emakumezkoi dagozkion azken txandak gaur garatu dira. Zoritxarrez hegoaldekoak ez dituzte azken laurdenak igaro. Garazi Sanchezen kasua izan da, duda barik euskaldun onenetarikoa nesken artean. Hendaiatik etorritako Pauline Ado izan da irabazlea.
Bitartean, bi brasildar izan ziren atzoko protagonistak. Miguel Pupo izan da gizonezkoetan txapeldun eta Wiggoly Dantas, Newquay-ko mundialean, Inglaterran. Honetan, Txaber Trojaola izan genuen euskaldun aipagarriena, 3. errondara ailegatu zen.