RIP CURL PRO TXAPELKETAN IZENA EMATEKO EPEA IREKITA DAGO
Zarautzko mundu txapelketa irailan bueltatuko da, 11tik 14ra; oraingo honetan Rip Curlek babestuta eta 5*ekin. Izena eman nahi duten surflariek EHSFren bitartez egin dezakete jadanik euskal lizentziaz gozatzen badute. Betiko moduan gara dezakete eta gainera 40€ko beherapena lortuko dute, alegia:155 €. Gainontzekoek 195 € ordaindu beharko dute eta ASPren bitartez burutuko dute izen-ematea.
Munduko surflari onenak espero dira, hauen artean euskaldun ugari. Baliteke, ihaz bezala, euskaldun batek irabaztea oraingo honetan ere.