ATZERATU EGIN DA EUSKAL HERRIKO SURF BILTZARRA
Euskal Herriko Surf Biltzarra aurreratzea ez da ideia ona izan. Izan ere, bai aurtengo egutegia nola gure lehiakideen agenda txapelketa gehiagi barneratzen du jadanik. Hau dela eta, atzeratu behar izan dugu urtero ospatzen dugun Euskal Herriko Surf Biltzarra eta beti bezala, sasoialdiaren amaieran ospatuko dugu, aurten, Bakikoko hondartzan. Hegoalde eta iparraldeko 80 surflari onenak batzen ditu txapelketak eta duda barik gure kostaldeko surf ekitaldirik hunkigarrienetako bat da. Data berria finkatzen den bezain laster, zabaltzera emango dugu.