noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

LAGUNTZA AKORDIO BERRIA SINATU DUTE EHSF ETA EUSKALTEL ENPRESEK

23/09/2008
Gaurtik aurrera, diru-laguntzaile berria dauka EHSFk: esponsor nagusia izango da Euskaltel enpresa. Bere laguntzari esker entitate biek euskal surfaren aldeko promozio handiago eta hobeago bat burutu ahal izango dute, besteak beste: hastapeneko kirola, emakumezkoei zuzendutako surfa eta Euskal Herriko surf ekitaldiak izango dira ardatz nagusiak.
Euskaltelen surfaren aldeko apostua ez da berria. Izan ere, Billabong Pro Mundaka txapelketa esponsorizatuko du aurten ere, eta Hodei Collazo bezalako surflari apartak ere badauka euskal enpresaren laguntza.
Gaur, hedabideen aurrean egin dute publikoa, entitate biek, akordioa, eta honen gorabehereak azaldu dituzte.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak