noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

LORE EIZAGIRRE IZAN DA BILLABONGEKO NESKEN SURF ZIRKUITUKO AZKEN PROBAN GARAILE BAINA MIRKA SOLAR DA ZIRKUITUKO TXAPELDUNA

01/09/2008
Larunbatean ospatu zen Zarautzen, ohikoa denez, Nesken Surf Bilzarra izenpeko surf jaialdia. Honetan, Billabong Neskek Soilik Zirkuituko azken proba ospatzeaz gain, emakumezkoei zuzendutako surf jaialdia ere antolatzen da: Hastapenezko surf ikastaroak ematen dira, barbakoa, zozeketak, sari eta opari ugari banatzen dira,... Eguna eguzkitsua izan zenez, jende mordoa hurbildu zen hondartzara, gainera etxekoak izan ziren nagusi, Zarautzko metro erdiko olatuengain, beraz, hunkigarria izan zen azken proba hau.
Lore Eizagirre izan zen bikainena, open mailan irabazteaz gain, euskal zirkuituko txapeldunaren titulua ere eraman baizuen. Baina Mirka solar izan da open mailan zirkuituko txapelduna.
Gauza bera gertatu zitzaion Edith Sansegundori ere, hau ere, zarauztarra. Bai 18 urtetik azpikoetan nola ranking finalean izan zen nagusiena. Leticia Canales sopeloztarra berriz, bigarren geratu zen Zarautzen, Lucia Martiñoren atzetik,open mailan ere finalista; baina Bizkaikoak eraman du titulua.
Ez ziren sorpresa bakarrak izan. Idoia Meabe, open mailan bigarren izan genuen eta Kanariar Uharteetarako bidaia eraman zuen.
Ana Morau eta June Erostarbe gaztetxoak 14 urtetik beherakoetan eta 12 urtetik beherakoetan izan ziren txapeldunak. A ze inbidia txiki hauek surfean ikustea! Pena handia izango da beste urtebete itxarotea neska guzti hauek berriro bilduta ikusteko.

Bisita ezazu www.euskalsurf.com eko argazki bilduma

EMAITZAK ZARAUTZEN:
Open
1- Lore Eizagirre
2- Idoia Meabe
3- Ana Morau
4- Lucia Martiño

18 Azpi
1- Edith Sansegundo ( Zirkuituko Txapelduna )
2- Maddi Lakuntza
3- Janire Otxoa
4- Uxue Otxoa

16 Azpi
1-Lucia Martiño
2- Leticia Canales ( Zirkuituko Txapelduna )
3- Amaia Ruiz
4- Loyola Canales

14 Azpi
1- Ana Morau
2- Sandra Rodriguez
3- June Aymat
4- Elena Arbonies

12 Azpi
1- June Erostarbe
2- Ainara Aymat
3- Delia Delanne
4- Candela Azurza

RANKIN FINALAK, ZIRKUITUKO TXAPELDUNAK:

Mirka Solar: Open Billabong Solo Chicas Zirkuituko garailea
Lore Eizagirre: Open EHSF Nesken Zirkuituko garailea
Lucia Martiño: 16 Azpi Solo Chicas Zirkuituko garailea
Leticia Canales: 16 Azpi EHSF Nesken Zirkuituko garailea

EHSFk antolatutako zirkuitu hau, Billabong eta El Diario Vascoren babespean dago. Kustom, Leioawagen, GSF eta BSF lurraldeetako surf feedazioen laguntza jasotzen du, baita Eusko Jaurlaritza, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundien laguntza ere, hala nola Zarautz, Laga (Ibarrangelu) eta Getariko surf talde eta udalen laguntza. Baita Surfer Rule, 3sesenta, El Correo eta Punto Radioren eskutik ere jasotzen du laguntza.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak