noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

ALEX URANGA IZAN DA ETXEAN NAGUSI!

13/10/2008
Aurreko astean garatutako lehenengo jardunaldiaren ostean iritsi zen pasadan larunbatean, el diario vasco euskal bodyboard zirkuituko open A mailaren txanda Zumaiko Itzurun hondartzara.
Goizeko 10:30tan hasi zen txapelketa oso baldintza bikainekin. 1,5 eta 2 m-ko olatuak, hego haizea eta hondo ederrak.
Honen proba, lehenengo txandan izan genuen. Olatu hauetan surfeatu zuten primeran, besteak beste, Jon Lopez zumaitarra. Hankaz gorakoa eta aireko rolloa burutu zuen 2. pertsonaia nagusi bati pasoa emanez. Honetan ikusi genuen David Perez, egungo rankineko buru.
Horrela jorratu ziren hurrengo txandak: maniobra ikusgarriekin: Backflip, ARS, hankaz gorakoak, alderantzizko airekoak, hodiak...
Denek maila handia erakutsi bazuten ere, benetan gogor ekin zioten Iñaki Llona getxotarra eta Alex Uranga zumaitarra eta hauexek izan ziren finala jokatu zutenak. Bere alde zituen jarraitzaile guztiak Alex Urangak, etxean jokatzen baizuen. Primeran aritu zen eta merezi izan zuen irabazitako txapela.
Oraindik azken proba hunkigarriena falta da, Lemoizko Zentral ospetsuan garatuko da, rankineko 16 bodyboarder onenen artean; alegia, open A mailako 12 onenak eta open B mailako lehenengo laurak.
David Pérez, Aritz Larrinaga, Alex Uranga eta Alex Sebastiánen artean omen dago txapela. Alegia, helduen eta gazteen artean dago lehia. Zein belaunaldik menperatuko du?
EMAITZAK ZUMAIAN

Resultados:

1º: ALEX URANGA
2º- Iñaki Llona

3º- Aritz Larrinaga
3º- Antonio Ortiz

..................................
6/10/2008

Larunbatean hasi zen Zumaian, el diario vasco euskal bodyboard zirkuituko 3. proba. Baldintzak apartak izan ziren: 1,5mko olatuak, hegoaldeko haizea, partehartze handia eta giro ederra.

Jardunaldi luzea izan zen. 9:30tan hasi ziren lehenengo txandarekin eta iluntzerarte iraundu zuen txapelketa. Bitartean, open B, dropkee, sub 18, sub 16 eta neskak ikusteko aukera izan genuen.

Kantauriko 80 bat bodyboarder bildu ziren guztira. Hauen artean, izen handiko bodyboarderrak eta benetan larunbatean pertsonaia nagusiak izan zirenak ere. Besteak beste: Gainzarain anaiak, Zumaiko gazteak, eta Joserrita Martinez donostiarra. Honek, txapeldunordea geratu zen Open B mailan baina zirkuitua bukatuta, rankineko buru dugu eta beraz, aurtengo txapelduna da open B mailan.

Bere aurretik, Zumaian, beste lehiakide aparta: Jon Ander Bengoetxea sopeloztarra. 3. eta 4. izan ziren Borja eta Iñigo Ganzarain. Biana hauek ez ziren anaien lorpen bakarrak izan. 3. izan zen Iñigo dropknee mailan, Ruben Franco asturiarra eta Jon Ander Bengoetxearen atzetik. 4., Alex Castañeda izan zen.

Izen handiko lehiakideek ere bete zituzten sub 18 eta sub 16ko lehenengo postuak. Unai Insausti, Lander Cirizo, Borja Gainzarain berriro ere eta Iñigo Clavelek bete zuten podiuma, lehenengo postutik 4.era.

Txalo handia merezi zuten gazteenak, sub 16ko lehiakideak. Pablo Zabala zumaitarra izan zen garaile. Atzetik, Martin Ugalde, Ricardo Jauregi eta Juan Martinez.

Espero zen bezala, egungo Europako txapelduna, Eunate Aguirre, txapelduna izan zen nesken mailan. Bere atzetik, Eider Paredes eta Lucia Trapote.

Open A mailako lehiakideak ikusteko gogokin geratu ginen. Igandean, Zumaiko olatuak ez baiziruditen larunbateakoak bezain onak. Horrela, datorren larunbaterako utzi dira open A mailako txandak. 10:30tik aurrera lehiatuko dute. Deialdia: 10etan izango da. Orduantxe ezagutuko dugu aurtengo txapeldunak:

PROGRAMA, URRIAK 11, LARUNBATA

10:00 Check in edo lehiakideentzako deialdia
10:30 Azken laurdenak
12:00 Azken laurdenak ,man to man formatoan, lehentasunarekin.
13:30 Erdifinalak
14:30 Finala
15:00 Sari banaketa. 2008ko txapeldunak izendatuko dira.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak