noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

CJ HOBGOODK IRABAZI DU BILLABONG PRO MUNDAKA 2008 TXAPELKETA

05/10/2008
Mundakan ospatu zen larunbatean Billabong Pro txapelketako finala eta ikusgarria izan zen benetan. Izen handiko bi surflarien artean izan zen: CJ Hobgood eta Joel Parkinson. Hobgoodek izendatu zen azken minutuan txapelduna metro bateko olatu ederrengain. Larunbatean ere, aurreko jardunaldiko hodi ospetsuak ikusi genituen eta egun hunkigarria izan zen hau ere. Duda barik, aurtengo edizioa onenetarikoa izan da.
Gainera ostiralean, mundu txapelduna izendatu zen berriro ere
Kelly Slater. Horrela, bigarren aldiz, Mundakan jokatu da mundu titulua.
Surfzale eta jarraitzaile ugari bildu ditu txapelketak eta euskaldunen partehartzea historikoa izan da, 5 izan direlarik euskal surflariak.
Ondorioak oso positiboak dira eta jadanik 2009.eko edizioaren zain gaude.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak