HODEI COLLAZO IZAN DA SURFLARI ONENA LA SANTA PRO TXAPELKETAN
Gaur amaitu da La Santa pro txapelketa Lanzaroten; 6*etako txapelketa garrantzitsua alegia. 6 euskal surflarik partehartu badute ere, Hodei Collazo bakarrik iritsi da 3. errondara eta onena izan da, ez bakarrik euskadunen artean, baizik eta txapelketan, puntuaketa onena lortu baitu: 18,50 puntuko konbinazioa lortu du, txapelketako bikainena. Hala ere, Nic Muscroft izan da azkenean probako garaile.