noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

JEAN DA SILVA IZENDATU DA PORTUGALEKO ESTORIL COAST PRO TXAPELKETAKO GARAILE

26/10/2008
Portugaleko Cascais herrian hasi zen asteartean WQS zirkuituko 6*etako txapelketa garrantzitsua, Estoril Coast Pro izenpekoa alegia.
Ehun surflari baino gehiago jo zuten ekitaldira; horien artean 8 euskaldun. Asteartean jokatu zen lehenengo erronda, metro bateko olatuengain, haize barik eta eguzkipean. 2. errondara salto egin zuten Borja Agote eta Marcos Sansegundo gipuzkoarrak, hala nola Iker Fuentes bizkaitarra. At geratu ziren ordea Haritz Mendiluze eta Norman Landa donostiarrak. 2. errondan estreinatu ziren Txaber Trojaola eta Eneko Acero bizkaitarrek, hala nola Hodei Collazo gipuzkoarra, une unetan, nazioarte mailan daukagun surflari bikainena. Zoritxarrez, Marcos eta Eneko bakarrik pasa ziren 3. errondara. Bertan geratu zen zarauztarra baina getxotarra ordea 5.errondara iritsi zen. Txapelketako euskaldun onena izan da Eneko Acero. Emaitza bikain honekin 1.375 puntu gehiago batu ditu.
Jadanik Europak badauka txapeldun berria eta ihaz Aritz Aranburu izan bazen, orain Tim Boal angelutarra dugu garaile.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak