OLATU IKUSGARRIAK EL DIARIO VASCO EUSKAL SURF ZIRKUITUKO 3. PROBAN
AXIER MUNIAINEK IRABAZI DU BERRIRO ERE ORRUAN
TXABER TROJAOLA, RANKINEKO BURU IZATEN JARRAITZEN DU
Pasadan asteburuan, El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuituko 3. proba ospatu zen Zarautz eta Orruan, ehun bat lehaikideen partehartzearekin.
Duda barik, proba ikusgarria izan zen, ziurrenik, sasoialdiko txapelketarik bikainena. Ez bakarrik, 3 metroko olatu handi eta ederrengatik, baizik eta lehaikideen mailagatik.
Aurreikusi bezala, Axier Muniain izan zen berriro ere, ekitaldiko surflari handiena eta arrakastatsuena. Zarautzen ospatu ziren larunbatean lehenengo txandak eta iganderako utzi ziren finalak, aurten ere, Orruan.
Zarautzko olatu handiak eta korronteak, behin eta berriro bultzatu zituen lehaikideak urtetatik kanpo, txanda bakoitzean hiru alditan. Azpimarratzekoa izan zen jardunaldi honetan, Mikel Zamakona eta Josu Alcantarak jorratutako papera. 14 urterekin eta halako baldintza gogorrekin, azken laurdenetara ailegatu ziren!
Igandean, ehundaka jarraitzaile bildu ziren Gipuzkoako Orruako olatu ikusgarriaz gozatzera. Multzo bakarra egin zuten, kotxeek, hedabideek eta zaleek, trafikoa kontrolatzen saiatzen den semaforo bakarraren inguruan. Helburua, txapelketa ahalik eta hoberen ikusteko leku onena aurkitzea zen.
IGOR MUNIAINek, EKITALDIKO PUNTUAKETA BIKAINENA LORTZEN DU
Igor Muniainek lortu zuen ekitaldiko puntuaketa bikainena. 9,83 bat. Hainbat maniobrez jositako olatu bati esker izan zen. Denak oso ondo lotuta eta hauen artean, hodi perfektu bat burutzeagatik izan zen saritua.
AXIER MUNIAIN IZAN ZEN BERRIRO ERE TXAPELDUN
Finala, ezinhobea izan zen. Izen handiko 4 surflarien artean egon zen lehia. Axier Muniainek eta Indar Unanuek "Roca Puta"tik hartu zituzten olatuak. Azkenean Axi izan zen nagusi eta Indarrek, 3. postuarekin konformatu behar izan zuen. Bere aurretik, Txaber Trojaola, zeinek, postu honekin, rankinean mantentzen duen lehenengo postua indartzen du. Bere atzetik oso gertu dabil Marcos Sansegundo. 4. postua bete zuen podiumean eta 2. mantentzen da rankinean.
OPEN B MAILAN
Pablo Solar Kantabriarra bete du oraingoan ere leku dezentea Open B milan. Oraingo honetan txapelduna izan delarik. Azpimarratzekoa izan da final honetan, Ander Mendiguren gaztearen papera, bigarren geratu delarik. Bere atzetik, Iñigo Idigoras eta Ander Ugarte izan ditugu, baina Mario Azurza da rankineko buru.
SARI GEHIAGO!
Axier Muniain garaipena bikoitza izan zuen asteburuan. Izan ere, larunbatean Kantabriako Vaca Gigante izeneko olatu handiko txapelketan partehartzeko akera izan zuen eta lehenengo postua lortu zuen honetan ere. Ez zen euskaldun bakarra izan. Indar Unanuek, wipe out handiena burutzeagatik izan zen saritua. Argi dago, euskal surflariek forman daudela eta gora egiten jarraitzen dutela, titulu berriak bereganatuz.
El Diario Vasco de Surf zirkuitua inoiz baino hunkigarriago dago, are eta gehiago, abenduan Mundakan ospatuko den azken probaren zain.
EHSFtik, Zarautz eta Orruako surflarien laguntza aparta eskertu nahi dugu, bihotzez. Beraiei esker, urteko txapelketa bikainenaz gozatzeko aukera izan dugu.
El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuitua 2008, EHSFk antolatzen du, Getxo Surf Taldea, Groseko Indarra Surf Taldea, Zarauzko Surf Elkartea, Getariako Gaztetape Surf Taldea,eta Mundakako Surf Taldeekin batera. El Diario Vasco da laguntzaile nagusia, ahala nola , Euskaltel eta San Miguel.
Laguntza ederra eskeintzen diote baita: LeioaWagen, El Correo, Surfer Rule, Punto Radio, Naturalsurfing.com, 3sesenta, BSF, GSF eta Sopelana, Donostia, Zarautz, Getaria eta Mundakako udalek ere.
Bisita ezazu euskalsurfeko argazki bilduma berria, ikusgarria!