ORRUAKO OLATUA, EL DIARIO VASCO EUSKAL SURF ZIRKUITUKO ESZENATOKIA IZANGO DA ASTEBURU HONETAN
Aurten ere, Zarautzekin batera, Orrua izango dugu El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuituko 3. probako eszenatokia.
Olatu ederrak izaten ari gara sasoialdi honetan eta gauza bera espero dugu asteburu honetarako. Izan ere, olatu parteek, itsasoaren gorakada berria iragartzen dute.
Horrela, Donostia eta Zarautzen abuztuan ospatutako bigarren proba ostean, hirugarrena dator, jadanik udazkenean. Zarautzen garatuko dira lehenengo txandak eta Orruan amaituko da txapelketa igandean.
Duda barik, pertsonaia nagusien artean, Zarauzko Muniain anaiak aipatu behar dira. Izan ere, "Axi" izan genuen ihaz txapelduna Orruan eta Igor izan dugu bigarren probako txapeldun. Hala ere, Txaber Trojaola bakiotarra da oraindik ere eta Sopelanan ospatutako lehenengo probari esker, zirkuituko buru. Beraz, hunkigarria aurkezten da txapelketa. Batzuk, bealundaldien arteko lehia aurreikusten dute jadanik, izen handiko lehiakide helduak eta gazteen artekoa.
Gainera, oraingoan ere, Kantabria eta Kanariar Uharteetatik etorritako izen handiko surflari ugari ere espero dira. Hauen artean, Pablo Solar kantabriarra eta aurreko txapelketako garailea Open B mailan, Jose Maria Cabrera kanariarra.
Guztira, ehun bat lehiakide espero dira, Kantauri itsasoko bazter guztietatik etorritako onenak. Azken finean, hauek dira zirkuitu hau estatuko onenetarikoen artean ezartzen dutena.
El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuitua 2008, EHSFk antolatzen du, hurrengo surf taldeen laguntzarekin: Getxo Surf Taldea, Groseko Indarra Surf Taldea, Zarauzko Surf Elkartea, Getariako Gaztetape Surf Taldea, eta Mundakako Surf Taldea.
El Diario Vasco, Euskaltel eta San Miguel ditu esponsor nagusiak. Baita hurrengo kideen laguntza aparta ere jasotzen du: LeioaWagen, El Correo, Surfer Rule, Punto Radio, Naturalsurfing.com, 3 sesenta, BSF, GSF eta hurrengo udalak: Sopelana, Donostia, Zarautz, Getaria eta Mundaka.