AXIER MUNIAIN IZENDATU DA GAUR EUSKALTEL EUSKAL HERRIKO SURF TXAPELKETAKO GARAILE, SURF OPEN MAILA GORENEAN
SORPRESA GUTXI IZAN DITUGU ETA ESPERO BEZALA, ZARAUTZERA JOAN DA AURTENGO TXAPELA NAGUSIA
Aste honetan ere pertsonaia nagusia izan dugu Axier Muniain eta Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketako garaile izendatu da surf open maila gorenean.
Metro erdi eskaseko olatuengain, arratsaldeko 3ak aldera irabazi du zarauztarrak, izen handiko arerioen aurrean. Izan ere, euskal surf zirkuituko txapeldunak izandako Miguel Cabada eta Jon Garai getxotarrak izan ditu 2. eta 3. lekuan. 4. izan da Oier Illarramendi, bai euskal nola mundu mailako zirkuituko lehiakide aparta ere.
Gaur uretara sartu diren lehenengo eta azkenengo lehiakideak izan dira. Aurretik senior eta masterreko partaideak izan ditugula lehian. Bizkaitarrak izan dira nagusi Senior mailan eta hunkigarria egon da finala erabat. Mick Klaunzer, zoragarria goiz osoan zehar, maila ederrarekin, bikainena izan da azkenean eta 2. tokian utzi du Borja del Saz. 3. eta 4. izan dira Julen Arroiz bakiotarra eta Lander Arakistain getxotarra.
Master mailan ere, sorpresa anitz izan ditugu. Helduenak izan dira hemen partaideak eta donostiarra txapelduna, Iñigo Iraola bera. Bere atzetik geratu dira Nigel Gibb, Guillermo Soroa eta Alfonso Fernandez.
Olatz Basagoiti izan da, Euskaltelen izenean, sari banaketa burutu duena. Txapela eta mugikorrak banatu ditu garaileen artean.
Asteburu gris samarra izan badugu ere, olatu txikiekin, ez euria, ezta haizea ere izan dira protagonista, bai ordea, giro ederra eta txapelketaren jarraitasuna. Izan ere, Euskal Herri mailako txapelketa bat zuzenean sareartean emititzen den lehenengo aldia izan baita. Hainbat pertsonek jarraitu dute Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketa sareartean, EHSFko webgune bitartez www.euskalsurf.com eta Euskaltelen teknologiari esker. Eskerrak beraz, gurekin ordenagailu bitartez izan zaretenoi ere, hala nola Bakioko surflari eta herriari.
Bueltatuko gara datorren asteburuan, bodyboard modalitateko lehiakideekin, hauen artean, nazioarte mailan aski ezagunak diren Aritz Larrinaga eta David Perez, mundu txapelduna, besteak beste.