EL DIARIO VASCO EUSKAL SURF ZIRKUITUKO AZKEN PROBA HELTZEAR DAGO
MUNDAKAN OSPATUKO DA ZIRKUITU HONETAKO TXAPELKETA HUNKIGARRIENA
El Diario Vasco Euskal Zirkuituko azken porba izateaz gain, berritasun ugariz jositako txapelketa izango da hau. Berritasunen artean, eszenatokia dugu. Mundakan ospatuko dugu azken proba hau. Munduko ezker olatu peziatuenean alegia. Hemen lehiatuko dute euskal surflari onenak.
Orain dela hamarkada bat baino gehiago ospatu zela euskal zirkuituko proba bat Mundakako olatuan. Beraz, berriak, erabat hunkitu ditu antolatzaile eta lehaikideak.
Baina hau ez da berritasun bakarra izango. EHSFk eta Mundakako Surf Taldeak, lan handia egin dute txapelketa hau aurrera eramateko.
El Diario Vasco laguntzaileaz gain, EHSFko laguntzaile nagusienak ere partehartuko dute ekitaldi honetan: Euskaltel eta San Miguel. Billabong eta bertako Mundaka Surf Shop, ekitaldiaren aurkezleak izango dira.
Badakigu lan zaila izaten dela halako olatu berezian surf txapelketa bat garatzea. Izan ere, olatu perfektu hau gutxitan agertzen da, baldintza bereziak behar baititu, baina duda barik, sasoi onenean gaude. Gainera, itxarote epe bat finkatu dugu lehengo aldiz zirkuitu honetan eta 15 egunetakoa izango da. Abendu erdia izango dugu olatu iragarpenak aztertzeko.
Urtero, munduko 45 surflari onenak hautatzen duten olatu berberean lehiatu ahal izango dute euskal surflari azpimagarrienak:
Open A maila goreneko 24 surflari bikainenak (rankineko lehenak alegia), open B mailako 25 onenak, nesken zirkuituko garailea, junior zirkuituko txapelduna eta 13 gonbidatu. Hauen artean, 10 erabakiko ditu taldeak eta 3 EHSFk. Hauek ez ezik, 20€ko izenematea ordaindu beharko dute lehiakideek eta denek 3.000€ sariaren truke lehiatuko dute. Zirkuitu honetan inoiz banaturiko saririk deigarriena.
Txapelketa hasi baino bi egun lehenago emango dira zabaltzera gonbidatuen zerrenda.
Asteburu oso bat iraunduko du txapelketa, ostiral batean hasita. Ziur gaude, sasoialdiari amiera emateko ekintzarik ederrena izango dela.
Eskerrak eman behar dizkiegu ere zirkuitu honetako azken proban bere laguntza eskeintzen digutenei: Mundakako udala, Eusko Jaurlaritza, LeioaWagen, BSF, Naturalsurfing.com, Surfer Rule, 3sesenta, El Correo eta Punto Radio.