GARBIKETA JARDUNALDIA GALEAN
Datorren azaroaren 29 an, garbiketa jardunaldia garatuko da Galeako olatu getxotarraren inguruan. Surfrider eta EHSFren eskutik garatuko da, Euskaltelek eta Getxoko herriak lagunduta; baita Sopelanako La Trianguko lokalak ere partehartuko duelarik. Izan ere, hementxe ospatuko dugu 13:30ak aldera hamaiketako bat. Lehenengo, 11ak aldera, Algortako Arrigunagako hondartzatik aterako gara, bi orduko garbiketa lana egiteko. Jan bitartean, aurkezpen txkia egingo du Surfriderrek, eskerrak eman, ete bere azkenengo filma aurkeztuko digu. Noski, guztiok zaudete gonbidatuta. Zuen zain izango gara.