LORE EIZAGUIRRE ETA GABI GARCIA IZAN DIRA GAUR PERTSONAIA NAGUSIAK EUSKALTEL EUSKAL HERRIKO SURF TXAPELKETAN
GIPUZKOAKO LEHIAKIDEAK IZAN DIRA GAUR NAGUSI
Metro erdiko olatu eskasak izan ditugu gaur Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketari hasiera emateko. Itsas puntu egokiena aukeratu da eta ekitaldia ez da 12ak arte hasi. Orduantxe sartu dira uretara longboard modalitateko lehiakideak. Ostean, nesken txanda iritsi delarik.
Duda barik, txapelketako neska bikainenak bete dute podio finala. Bikainena, Lore Eizagirre izan delarik; erreztasun handiarekin menperatu du gaurko jardinaldia eta Euskal Herriko txapelduna izendatu da. Bere aztetik kokatu dira Garazi Sanchez getxotarra, Batirtze Bilbao bakiotarra eta Edith Sansegundo, zarauztarra ere bai.
Sorpresa izan dugu berriz longboard mailan eta Gabi Garcia donostiarra menperatu du. Bere atzetik geratu dira Mikel Urigoitia, Haritz Urbieta eta Jokin Argote zarauztarrak. Gipuzkoarrak izan dira beraz, nagusiak gaur.
Bihar, olatu handiagoak espero dira. Goizeko 8,30tan hastea espero dugu, senior, master eta surf open maila goreneko lehiakideekin. Honetan izango dugu faboritoena, Axier Muniain, albistea egun hauetan, nazioarte mailan lorturiko emaitzengatik.