OLATU EDERRAK ETA HOTZ IKARAGARRIA IZAN DIRA EUSKALTEL EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAREN 3.JARDUNALDIAN PROTAGONISTAK
Bizkaiarentzako 2 txapela, beste bi Gipuzkoarentzat eta bat Lapurdira joan da
Gaur burutu da Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketaren 3. jardunaldia Bakioko hondartzan, orain dela bi aste surf openi dagozkion txanden ostean.
Junior mailetako lehiakide gazteak izan dira gaurko pertsonaia nagusiak. Hotz handia ere izan da gaur protagonista eta 2mko olatu ederrak ere bai. Hegoaldeko haize gogorra izan dugu lehenengo orduetan baina behera egin du eguerdirako eta orduantxe garatu dira 1.5mko olatu politak Bakioko hainbat puntutan.
Bakioko hondartzak eskeini dituen piko ezberdinetako olatuak aprobetxatu dituzte gaztetxoak. Horrela, ausartenak, Peñas Rojas deritzon zonaldera jo dute, ekialderantz. Hauen artean, Ander Mendiguren bizkaitarra izan dugu (sub 18). Bere apostua ona bazirudien ere, ez du zorte handirik izan olatuen hautaketan eta Mario Azurzak eraman du txapela, olatu bikainak harrapatu baititu. Txaber Gamindek ere, zonalde berbera aukeratu du eta bere kasuan apostu ederra izan da. Sub 16 ko finalean, ikuskizun ederra izan dugu, Gaminde eta Harry Delanne-en artean. Lapurdikoa bigarren geratu da. Julien Gomez ordea, Lapurdikoa hau ere, sub 14ko txapelduna izendatu da, Mikel Zamakona, bertoko surflaria, bigarren tokian utzi duelarik.
Portualdean ere, baita hodartzaren erdikaldera, beste olatu polit batzuk agertu dira eta hauen aldeko apostua egin dute gazteenak. Hauen artean, sub 12ko lehiakideak. A ze nolako ikuskizuna eman duen Alex Iriondo txapeldunak!.
Azpimarratzekoa izan da nesken papera ere, maila honetan 10 eta 11 urteko Ainara Aymat eta Marina Lopez zarauztarrak izan ditugularik. Leticia Canales sopeloztarra izan da azkenean garaile eta bigarren geratu da bertoko Batirtze Bilbaok.
Goizeko 9,30tan hasi da txapelketa sub 18ko azken herenekin. 16,30ak aldera amaitu da jardunaldia, hotz berberarekin eta sari banaketarekin. Esan bezala, olatu ederrak, gazteen ausardia eta maila izan dira egungo ohar nagusiak.
EMAITZAK
SUB 18
1.- Mario Azurza
2.- Ander Mendiguren
3.- Alex Gironi
4.- Asier Makeda
SUB 16
1.- Txaber Gaminde
2.- Harry Delanne
3.- Martxel Makazaga
4.- Jon Alcantara
SUB 16 NESKAK
1.- Leticia Canales
2.- Batirtze Bilbao
3.- Ainara Aymat
4.- Marina Lopez
SUB 14
1.- Julien Gomez
2.- Mikel Zamakona
3.- Mikel Elizalde
4.- Ethan Egiguren
SUB 12
1.- Alex Iriondo
2.- Fran Previtera
3.- Julien Portet
4.- Julen Egiguren