noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

MUNDAKAKO EUSKAL SURF ZIRKUITUKO AZKEN PROBAKO BALDINTZAK

05/12/2008
1.rondan: Open Ako azken 8 sailkatuak + Open bko 26 lehenengo sailkatuak + EHSF Juniorra + EHSF Neska + MST eta EHSF gonbidapenak
. EHSF Neska: Lore Eizagirre ZSE
. EHSF Junior: Gorka Biggi GIST
. EHSF Gonbidapenak:
. 1º sailkatua Euskaltel Euskal Herriko Txapelketa Open: Nigel Gibb GIST
. David Bustamante PTX

2.rondan: azken zortzirenak
. Open Ako lehen hamaseiak + 1.rondan sailkatuak

EZAUGARRI BEREZIA: 30 minutuko 6surflariko txandak eta 3k egiten dute aurrera

Programa:ostirala
11:00 Check in
11:30 1. ronda Hasiera
15:30 1. ronda Amaiera
15:30 2. ronda Hasiera
17:30 2. rondako 4.txandaren amaiera

Programa:larunbata
11:00 Check in
11:30 2.ronda 5.txandaren hasiera
13:30 2.ronda amaiera
13:30 tik aurrera :
. Azken laurenak - azken erdiak eta azkena

BISITA EZAZU DOKUMENTAZIO SAILA TXAPELKETA ATALEAN. HEMEN TOPATUKO DITUZU TXANDAK
www.euskalsurf.com/documentacion.html
........................................................................

EL DIARIO VASCO EUSKAL SURF ZIRKUITUKO AZKEN PROBA HELTZEAR DAGO
2008/11/25

MUNDAKAN OSPATUKO DA ZIRKUITU HONETAKO TXAPELKETA HUNKIGARRIENA

El Diario Vasco Euskal Zirkuituko azken porba izateaz gain, berritasun ugariz jositako txapelketa izango da hau. Berritasunen artean, eszenatokia dugu. Mundakan ospatuko dugu azken proba hau. Munduko ezker olatu peziatuenean alegia. Hemen lehiatuko dute euskal surflari onenak.

Orain dela hamarkada bat baino gehiago ospatu zela euskal zirkuituko proba bat Mundakako olatuan. Beraz, berriak, erabat hunkitu ditu antolatzaile eta lehaikideak.

Baina hau ez da berritasun bakarra izango. EHSFk eta Mundakako Surf Taldeak, lan handia egin dute txapelketa hau aurrera eramateko.

El Diario Vasco laguntzaileaz gain, EHSFko laguntzaile nagusienak ere partehartuko dute ekitaldi honetan: Euskaltel eta San Miguel. Billabong eta bertako Mundaka Surf Shop, ekitaldiaren aurkezleak izango dira.

Badakigu lan zaila izaten dela halako olatu berezian surf txapelketa bat garatzea. Izan ere, olatu perfektu hau gutxitan agertzen da, baldintza bereziak behar baititu, baina duda barik, sasoi onenean gaude. Gainera, itxarote epe bat finkatu dugu lehengo aldiz zirkuitu honetan eta 15 egunetakoa izango da. Abendu erdia izango dugu olatu iragarpenak aztertzeko.

Urtero, munduko 45 surflari onenak hautatzen duten olatu berberean lehiatu ahal izango dute euskal surflari azpimagarrienak:
Open A maila goreneko 24 surflari bikainenak (rankineko lehenak alegia), open B mailako 25 onenak, nesken zirkuituko garailea, junior zirkuituko txapelduna eta 13 gonbidatu. Hauen artean, 10 erabakiko ditu taldeak eta 3 EHSFk. Hauek ez ezik, 20€ko izenematea ordaindu beharko dute lehiakideek eta denek 3.000€ sariaren truke lehiatuko dute. Zirkuitu honetan inoiz banaturiko saririk deigarriena.

Txapelketa hasi baino bi egun lehenago emango dira zabaltzera gonbidatuen zerrenda.

Asteburu oso bat iraunduko du txapelketa, ostiral batean hasita. Ziur gaude, sasoialdiari amiera emateko ekintzarik ederrena izango dela.

Eskerrak eman behar dizkiegu ere zirkuitu honetako azken proban bere laguntza eskeintzen digutenei: Mundakako udala, Eusko Jaurlaritza, LeioaWagen, BSF, Naturalsurfing.com, Surfer Rule, 3sesenta, El Correo eta Punto Radio.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak