noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

OLATU EDERRAK IZAN DIRA MUNDAKAN OSPATU DEN EL DIARIO VASCO EUSKAL SURF ZIRKUITUKO AZKEN PROBAN

07/12/2008
El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuituko azken proba atzo amaitu zen Mundakako olatuengain. Ostiraleko olatuak ederrak izan baziren, atzokoak ezinhobeak izan ziren: 2-3m-ko hodi ederrak izan genituen, hain ospetsuak olatu honetan.

Zirkuituko lehiakide onenak lehiatu zuten hemen, lehenengo aldiz azken hamarkada honetan, euskal txapeldunaren titulua lortzearren.

Ez zen lan erreza izan eta txapelketa hunkigarria egon zen azken minuturaino.

Azkenean, bertoko surflari batek irabazi zuen proba, Mick Klaunzer australiarra. Egungo Euskal Herrko txapelduna da senior mailan. 10 eta 9,7 puntuko notak atera zituen finalean. Ostiralean jadanik, bikainetariko bat izan zen. Beste 63 lehiakidei aurre egin zien eta egunean zehar, 10eko 4 olatu harrapatu ostean, garaile izendatu zen. Bere atzetik Asier Ibañez donostiarra, aurreko egunean ere bikainetariko bat.

Txaber Trojaola bakiotarra 3. geratu zen eta nahikoa izan zen titulua lortzeko. 10 bat lortu zuen honek ere finalean. Gainontzeko lehiakideak bakiotarra txalotu zuten eta Mundakan ohikoa denez, uretara bota zuten, jantzita. Ura 13ªtara bazegoen ere, poz pozik zegoen bizkaitarra. Titulu hau lortzen duen lehenengo aldia baita.

Duda barik, amaiera ezinhobea izan du aurtengo zirkuitua, Orrua eta Mundakao azken probekin. Gainditzeko zaila izango den ikusikzun apartaz izan dugu euskal itsasoan!
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak