BI METROKO OLATU IKUSGARRIAK OPARITU DIZKIGU GAUR ITSASOAK LEMOIZEN
JON ANDER BENGOETXEA SOPELOZTARRAK, EPAILEEN ABURUZ, JARDUNALDIKO HODIRIK BIKAINENA GARATU DU. EGUNGO 4 PERTSONAIA NAGUSIETAKO BAT IZAN DA.
Goizeko 6,30tan atera da Bermeotik, txapelketako itsasuntzi ofiziala Lemoizko olaturantz. Han itxaroten zeuden 7,30tarako, partehartzaileak. Alegia, El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituko open A maila osotzen duten 16 lehiakide bikainak. Hauekin batera, hainbat jarraitzaile eta hedabide.
Oraindik ilargipean bageunden ere, serie ederrak ikus zitezkeen gugana gerturatzen. Leku bakar honetan bakarrik garatzen diren olatu bereziak sortzen joan direlarik.
Eguzkia agertu bezain laster atera dira Armintzatik ur-motor bi. Hauengain zihoazen epaileak, eta hemen izan dira txapelketa osoa, lehiakideen maniobrak baloratuz. Ez da jardunaldi erraza izan; hotzarekin batera, baldintza gogorrak eman dira uretan eta gainera itsasbeheraren mehatxua geneukan. Honekin agertzen baitira haitz beldurgarri eta arriskutsuak. Beraz, bi ordu eskas geneukan txapelketa aurrera eramateko. Berandu hasi garenez, antolatzaileek, txapelketa Expression Session batean bihurtzea erabaki dute, baina sari berberak banatu dira, alegia, aurreikusita zeudenak:
Joserra Martinez donostiarrak jaso du olatu onenaren saria; Jon Ander Bengotxea berriz, hodi onenarena; Alex Uranga zumaitarrak, aireko maniobra onena burutzeagatik izan da saritua eta Alex Sebastián izan da lehiakide osotuena.
Atseden txikia eman digu gaur itsasoak baina bihar berriro ere, gora egingo du eta erabat desfasatuta egongo dira baita hemengo olatuak ere. Gaurko jardunaldi ederraren aurrean, antolatzaileek ezarritako 3 hilabeteko itxarote epea mantentzea erabaki dute eta aukera berri baten zain geratuko gara. Orduantxe eramango da aurrera El Diario Vasco Euskal Bodyboard zirkuituko azken proba. Momentuz eta parteen aurrean, badirudi otsailak arte itxaron beharko dugula. Bitartean, gaur jasotako bideo eta argazki ederretaz gozatuko dugu, jadanik euskalsurfeko bilduman ikusgai!
Dozena bat hedabide gerturatu dira gaur zentralera eta hauen partehartzea, esfortsua eta pazientzia eskertu nahi dugu EHSFtik.
12:00tan eraman da aurrera sari banaketa. Armintzako portuan izan da, lehiakide, jarraitzaile, antolatzaile eta Udalaren izenean etorritako Kirol Zinegotzia eta Teniente Alkatearekin batera.
Gaur ere, harrera bikaina egin digute Lemoizko udalak eta herritarrek eta hauen laguntza aparta eskertu nahiko genuke, hala nola gure dirulaguntzaile nagusiei: El Diario Vasco, Euskaltel eta San Miguel; baita kolaboratzaileen lana ere: Leioa Wagen, Eusko Jaurlaritza, 3sesenta, El Correo, naturalsurfing.com, Surfer Rule, Punto Radio, BSF eta Campus Deportivo.