DENA DAGO PREST 2009RAKO WCT ZIRKUITURAKO
Hilabete eta erdian hasiko da ASP WCT 2009 mundu mailako zirkuitu gorena. Berriro ere munduko 45 surflari bikainenak partehartuko dute baina aurten berritasun ugari barneratuko ditu zirkuituak. Lehenengo aldiz, Europako 6 surflari izango ditugu; inoiz zirkuitu honetan izandako europear kopuru deigarriena. Hauen artean, Marlon Lipke alemaniarra eta Tim Boal angelutarra izango ditugu. Aritz Aranburu ere izango da aurten WCT zirkuituan, jasotako lesio wildcard bati esker. Ihazko azken proban egindako papera ikusi ondoren, ziur gaude, aurten, lorpen anitz izango dituela.
Mundakako proba egun batzuk atzeratuko da baina urrian ere ospatuko da. Brasileko txapelketa uztailara pasako da eta Fijiko proba desagertzen da. Rip Curl Pro Search izenpeko txapelketa Europan ospatuko da, Potugalen; agian, Europako partehartze handia dela eta. Kelly Slater, 10. titulu baten bila joango dela dirudi, aurtengo WCTan ere, partehartuko baitu. Bitartean, denak daude entrenamendu sendoak egiten, aurtengo zirkuiturako. Argazkian ikus bezala, yoga egiten dihardute egun hauetan Kalifornian, Jordy Smith eta Tim Reyesek.