EHSFk 2009RAKO SURF TXAPELKETA ETA EKINTZEN EGUTEGIA ARGITARATZEN DU
TXAPELKETA GUTXIAGO OSPATUKO DIRA ETA ARRETA HANDIAGOA ESKENIKO ZAIO TEKNIFIKAZIO ETA FORMAKUNTZARI
Aurtengo eguteagiari dagokionez berritasun handiena, txapelketa kopuruaren murrizketan datza; 2008rekin konparatuz gero, hamar bat surf ekitaldi ezabatu baitira. Horrela, junior eta neskei zuzenduriko zirkuituak, teknifikazio jardunaldietan bilakatuko dira eta txikienei zuzenduriko surf txapelketa ezberdinak, eskola kirolaren baitan pilatuko dira. Era honetan, hauen baldintza zehatzei behar den arreta eskaintzea bilatzen dugu.
KALITATE ETA ZERBITZU HOBEAGOA ESKEINIKO ZAIE 3.000 FEDERATUEI.
FORMAKUNTZA ETA TEKNIFIKAZIOA IZANGO DIRA ARDATZ NAGUSIAK.
Bestetik, EHSFk, 180 graduko bira emango du eta hurrengo sasoialdiari dagokionez, arreta handiagoa eskeiniko dio teknikari, baita 25 surf taldeei, gazteei eta orohar, EHSF osotzen duten 3.000 federatuei. Besteak beste, azken multzo honi zuzenduta, hilabete bakoitzeko lehenengo larunbatean, jardunaldi bereziak antolatuko dira. Egitasmo garestia eta potoloa da hau, denei zuzenduta eta EHSFko zuzendari teknikoak antolatuta.
EHSFk beraz, apostu ausart eta ekonomiko handia egingo du formakuntzan eta teknifikazioan. Horretarako, bere basbesle nagusien laguntza izango du: Euskaltel, Diario Vasco eta San Miguel.
Entrenamendu jardunaldiak, epaileentzako teknifikazio ikastaroak, entrenatzaile eta irakasle izateko ikastaroak, berziklapen ikastaroak, gazteentzako ikastaro bereziak, eta beste hainbat ekitaldi banatuko dira urte osoan zehar, hilabete honetatik aurrera. EHSFko lehiakieta atalean lan egiten dutenentzat ezezik, lehiaketa mundutik at dauden beste horientzat ere izango direlarik; EHSFko talde nagusiena osotzen baitute.
Surf taldeek, EHSFko ardatz nagusia, arreta berezia jasoko dute, haien beharretara egokituta. Ekintza ezberdinak garatuko dira hauekin batera; aurrekoak aparte, ingurugiroaren zainketaren inguruan ere hainbat egitasmo eraman nahi dira aurrera.
EUSKADI, NAZIOARTE MAILAN: MUNDU MAILAKO TXAPELKETAK MANTENDUKO DIRA, EUSKAL ZIRKUITU OSOA, OLATU HANDIKO EKITALDIAK ETA EUSKAL SELEKZIOAREN BIDAIA.
El Diario Vasco babeslearen irudia izaten jarraituko dute EHSFko euskal surf eta bodyboard zirkuituek. Baina orain, euskadisurfer.com webgunearen irudia eramango dute, hedabidearen webgune berezitua alegia. Bodyboard zirkuituko lehenengo proba izango da datorren hilabetean zirkuituari hasiera ematen dionak.
Mundu mailako surf txapelketak mantenduko dira: Billabong Pro Mundaka (WCT zirkuituko 8. proba) , Zarautz Pro (WQS zirkuituko txapelketa) edota Sopelana BBK Pro (IBATOUR zirkuituko bodyboard-eko txapelketa). Bizkaia eta Gipuzkoako txapelketak, Surf Taldeen Artekoa, Nesken Surf Biltzarra-Billabong-ek babestuta-, eta Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketa mantenduko dira. Azken hau, Donostian ospatuko dugu aurten, irailan, hiriko Zinemaldiarekin batera.
Olatu handiko txapelketak mantenduko dira aurten ere, arrakasta handia izaten baitute: Punta Galea BBK Challenge eta La Central Extreme Bodyboard, zeinek euskal bodyboard zirkuituari amiera ematen dion. Hauen irudia izaten jarraituko dute BBK, Oxbow, Red Bull eta Euskaltelek.
Aurten ere, Joku Atlantikoetan partehartuko du euskal selekzioak. Oraingo honetan, Portugaleko Oporton ospatuko da txapelketa hau.
(Jaitsi ezazu egutegia, "Txapelketa" ataletik)